Info
Egia da gure musika emanaldi gehienak gaztetxe, taberna, herriko plaza, txosnak edota kultur areto, frontoi eta antzekoetan eman ditugula, baina tarteka, leku bereziak ere bisitatu izan ditugu. Horietako bat da zalantzarik gabe Itziarren kokatuta dagoen Txindurri Iturri sagardotegi eta nekazal turismoa (https://txindurri.com)

Txindurri Iturri baserria (Arg: Rurismo.com)
Ingurune eder batean kokatutako baserri honetan, euskal Herriko lehenetariko (edo lehenengoa agian?) sagardo ekologikoa ekoizten hasi ziren, bertako baserritarrak ekologiko hitza apenas ezagutzen ez zuten garaian. Txindurriko arduradunak, Alazne Arrutik behin baino gehiagotan azaldu digu ekoizpen ekologikoaren alde egiteak sorrarazi zizkion buruausteak (administratibo zein familiarrak, tartean). Urteak dira Alazne ezagutzen degula (azken urteotan harremana galdu badegu ere, nirea errua :-(

Ingurune ederra eta lagun koadrila are ederreagoa oraindik :-)
Txindurri Iturri leku berezia da. Ez soilik sagardo ekologikoaren aldeko apostua ekologiko hitza modan ez zegoenenan egin zutelako baizik eta, guri gehiago dagokigunez, musika eta kulturarekiko apostua ere egin izan dutelako. Denboraldi hasieran musika beltzaren festak antolatu izan dituzte eta horietako bitan gonbidatuak izan gara. Luxuzko gonbidatuak esan beharra dago. Soinu ekipoarekin abiatzen ginen eta bertan sagardotegi afari goxoa eskaintzeaz gain, lotara geratzeko aukera ere izaten genuen, maila altuko musikariak bagina bezala :-) Onartu beharra dago musika jarri degun leku askotan eskaini izan zaigula ohea eta antolatzaileak beti, euren onena eskaini izan digutela (baliabide urriak zituztenean ere). Oso eskertuta gaude horregatik.

Dubbin Salda, musika aukeraketan dotore beti :-)
Txindurri Iturriri dagokionez, espazio oso aproposa du festak muntatzeko. Baserri klasiko batean giro berezia sortu daiteke oso. Bertara gerturatzen zen jendea ere, zoragarria. Lagun artean senti arazten gintuztela esan daiteke eta horrelako baldintzetan, ezin gaizki pasa.

Normalean etxekoen laguna den Saldarekin aritu izan gara musika aukeraketan eta gerturatzen ziren lagun artixta guztiekin beti sortzen zen sound system giroa. Raul Black jiko, Jah B, Mik, Esther eta abar. Txalapartari, perkusio jole, dantzaria, etab. Hori bai kultur aniztasuna.

Raul Black jiko eta Esther sound sisterra mikroetan eta Dubbin Salda eta Aritz musika aukeraketan.

Era guztietako artixten bilkura izan ohi zen...

Black jiko giroa berotzen eta Jah B saltseatzen :-)

Biharamuneko aurpegiak alaitzeko gosari goxoa eskeintzen zitzaigun :-) Mik eta Aritz Txindurri, tartean...
Eskerrik asko bihotz bihotzez Alazne, Aritz, Esther eta Txindurriko sendi guztiari horren ondo eta goxo tratatzeagatik beti. Besarkada guztiontzat!
Festa horietako bat horrela iragarri genuen:
REGGAE FESTA
NON: ITZIAR. TXINDURRI ITURRI sagardotegi-nekazal turismoan.
NOIZ: Abenduak 13, larunbata. Gaueko 22:30etan.
ZER: ROOTS DUB REGGAE FESTA
MUSIKA AUKERAKETA:
ARITZ SOUND SYSTEM eta DUBBIN SALDA
MUSIKA ESTILOA:
REGGAE